Print this page
D saileko Gazte Mailako V. Aurresku Txapelketa Nagusia - Gipuzkoar erara
17
Mai
2023

D saileko Gazte Mailako V. Aurresku Txapelketa Nagusia - Gipuzkoar erara

Mikel Esnaola (Lezo), izan da irabazle

 

Asteburuan zehar, saila ezberdinetako Gazte mailako V. Aurresku txapelketa nagusiak ospatu dira.

 

Larunbatean, Legazpiko azokan, D sailaren txanda izan zen; hau da, 2008 eta 2009 urteetan jaiotako gazteen txanda. Bertan parte hartu zuten 14 dantzariek, honako hiru dantza hauek eskaini zituzten: Betronio handia, Aurkez aurke eta Kontrapasa.

 

Epaimahairen erabakia ezagutu aurretik, Sustraiak dantza taldeko dantzariek ikusleei "Legazpiko ezpata dantza" eskaini zieten.

 

Hau izan ziren banatutako sariak.

Sari nagusiak:

1

Mikel Esnaola

Lezo

2

Jurgi Errandonea

Andoain

3

Ihintza Erauskin

Lezo

4

Amaiur Tejeria

Zizurkil

5

Garazi Oiarzabal

Zizurkil

6

Jone Arretxe

Amasa-Villabona

 

Sari nagusi hauetaz gain, beste bi sari berezi banatu ziren:

  • Jantzi egokienaren saria: Naia Amorena (Astigarraga).
  • Irabazlearen irakasleari saria: Iker Sanz.

Igandean berriz, A eta B sailen txanda izan zen. A saileko dantzariek 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaioak dira eta B sailkoek berriz 2010,2011 eta 2012 urteetan.

A sailean 13 dantzari aritu ziren eta guztiek bi dantza aurkeztu zituzten: Ormatxulo eta Agurra; eta B saileko 12 dantzariek berriz, Hondarribi handia eta Segurako Zortziko zaharra.

Sari nagusiak erabakia ezagutu baino lehen Errenteriako Arte eskolako ikasleek bere dantza saioa eskaini zuten.

Hauek izan ziren banatutako sariak

 

Sari nagusiak (A saila):

1

Lur Lacasta

Lezo

2

Nora Lafuente

Legazpi

3

Xalbat Maya

Errenteria

4

Gorane Villa

Lezo

5

Araitz Mantxola

Legazpi

6

Amira Zabaleta

Lezo

 

Bestelako sariak (A saila):

  • Irabazlearen irakasleari saria: Ane Jaunarena / Nahia Pikabea.
  • Sailkatutako lehen errenteriarra: Xalbat Maya.

Sari nagusiak (B saila):

1

Danel Castillo

Pasai Donibane

2

Enara Artola

Lezo

3

Onditz Esnaola

Lizartza

4

June Aguado

Amasa-Villabona

5

Julen Lertxundi

Asteasu

6

Unax Ansola

Elgoibar

 

Bestelako sariak (B saila):

  • Irabazlearen irakasleari saria: Iker Sanz.

Sustraiak Dantza taldeak txapelketa hau aurrera eramateko laguntza eskaini duten Legazpiko Udalari, Legazpiko Goiz Deia Txistulari Taldeari eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrari eskerrak eman nahi dizkie. Esker hauek dantzari, irakasle eta gurasoei ere luzatu nahi dizkiegu.