Print this page
Armen alardean parte hartzeko izena emateko epea luzatu da
19
Mai
2023

Armen alardean parte hartzeko izena emateko epea luzatu da

Azken eguna: maiatzak 26, ostirala

 

Aurtengoan ere Armen Alardeak zeharkatuko ditu herriko kaleak San Joan bezperan, ekainak 23 ostirala. Eskopetari, Txilibitero edo figurante gisa parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du Kultur Etxeko Harreran, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 artean astelehenetik ostiralera, edo on-line  https://www.legazpi.eus/armen-alardea.

 

Izena emateko azken eguna: maiatzak 26, ostirala.

Azken urteetan egin den moduan eskopetari irtetzeko bi aukera izango dira:

 

1.- Arma lizentziarik gabe. Udalak dituen bala gabeko (fogeozko) eskopetak erabiliko dituzte. Izena ematean, honako datu hauek eskatuko dira: izena eta bi abizen, NAN zenbakia, helbidea eta telefonoa.

 

2.- Arma lizentzia dutenak. Norbera bere eskopetarekin aterako da. Izena ematean, honako datu hauek eskatuko dira: izena eta bi abizen, NAN zenbakia, helbidea eta telefonoa, dagokion arma lizentziaren zenbakia eta egun horretan erabiliko den eskopetaren marka eta serie zenbakia. Arma lizentzia eta eskopetaren gida ere aurkeztu beharko dituzte (kopia egingo zaie).

Arma lizentziarik ez dutenen kasuan,  erabiltzeko dauden eskopeta bala gabeen (fogeozkoak) kopuru mugatua dela tarteko (50 guztira), izen-emate ordena hartuko da kontuan.

 

Txilibitero eta laguntzaile moduan (abanderatu, kartutxo banatzaile,…) ere parte har daiteke, eta izen emateko epe bera izango da hauetarako ere, baina gutxieneko adina 12 urte izango da.

 

Adinez txikikoak izena ematean gurasoen baimen sinatua aurkeztu beharko dute.