Print this page
Bihar, hilak 23, San Joan bezperako suaren erromeria prestatzeko dantza-entseguak hasiko dira
22
Mai
2023

Bihar, hilak 23, San Joan bezperako suaren erromeria prestatzeko dantza-entseguak hasiko dira

20:15ean, Sustraiak Dantza Taldearen lokalean

 
San Joan bezperaren sua egiteko eguna hurbiltzen ari da, eta, urtero bezala, Sustraiak dantza-taldeak ikastaro bat eskaintzen du ekainaren 23an Euskal Herria plazan dantzatuko diren dantzak ikasteko.
 
San Joan gauean ohikoak diren San Joan zortzikoa eta Bedaio dantzak dantzatzen erakutsiko da baina, horiez gain, beste dantza hauek ere erakutsiko dira: Zazpi jauzi, Txulalai, Fandango eta Arin Arin.
 
Ikastaroa doakoa da. Erromerian parte hartu nahi duten haur, gazte eta adineko guztientzat dago irekita, eta entseguak bihar, maiatzak 23, asteartea, hasiko dira, 20:15ean, Sustraiak dantza-taldearen lokalean. Entseguak astearte guztietan egingo dira, ordu berean, ekainaren 20ra arte.