Print this page
Urola ibaiaren eta Urtatza errekaren urteko lehen garbiketa egin da
24
Mai
2023

Urola ibaiaren eta Urtatza errekaren urteko lehen garbiketa egin da

Eulen enpresak 274 kilo hondakin bildu ditu

 

Duela hiru urte hasitako dinamikarekin jarraituz, Udalak Eulen enpresa kontratatu du 6.050,00 euroko kostuarekin, Urola ibaian agertutako hondakinak biltzeko. Garbiketa-lan hori Guriditegi auzotik hasi eta Urola industrialdera arte egin da, bai eta Urtatza errekan ere.

 

Kontratatutako enpresak emandako informazioaren arabera, Urtatza errekan garbitu den tartean 80 kilo hondakin jaso dira eta Urola ibaian 195 kilo.

 

Tarte desberdinetan honako hondakin hauek jaso dira:

  • Urtatza: 18 kilo. Hondakin gehien autobus-geralekuaren eta Laubide auzoko zubiaren artean dagoen tartean jaso da.
  • Industrialdea-Bikuña: 40 kilo. Industrialdean hondakin gutxiago jaso da; zaborra gehien hirigunean jaso da, besteen artean, botilak, plastikozko ontziak eta latak.
  • Bikuña-Mantxola: 35 kilo. Zubien inguruan jaso dira hondakin gehien: latak eta plastikozko poltsak eta industria-jatorriko plastikoren bat.
  • Mirandaola-Brinkola: 90 kilo. Zubietatik gertu lataren bat eta plastikozko poltsak jaso dira. Zubitxo, Telleriarte eta Elorregi oso garbi zeuden. Gunerik zikinena Brinkolako zubiaren ingurua izan da.
  • Brinkola-Guriditegi: 30 kilo. Latak eta plastikozko poltsak agertu dira aisia-gunean.

Hesian saretak jartzeak murriztu egin du ibaira erortzen diren hondakinen kopurua. Hala ere, badira oraindik bi puntu beltz:

  • Laubide auzoko zubiaren eremua
  • Brinkolako zubiaren eremua

Jasotako 274 kilo hondakin Sasieta Mankomunitateko garbigunera eraman dira.