Print this page
Gaur Haztegiko lasterketa solidarioa
25
Mai
2023

Gaur Haztegiko lasterketa solidarioa

14:30etik 16:30era erdiguneko kaleetan izango da

Elkartasuna lantzeko duela urte batzuk ekindako bideari jarraipena emanez, Haztegi ikastolak lasterketa berezi bat antolatu du gaurko, hilak 25.

 

Aurtengo elkartasun lasterketa Hotz Legazpiren aldeko izango da.

 

Elkartasun lasterketa horrek 500km 11 kolore izena du, eta “guztion artean zifra borobil hori lortzea izango da asmoa, jai giro koloretsu eta alaian”.

 

Aurtengo festari '500km 11 kolore' izena jarri diote. Euskal Herria plazatik abiatuta, bi ibilbide izango dituzte ikasleek erdialdean: bata HHko ikasleentzako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, LH eta DBHkoentzako aproposagoa.

 

HHkoek udaletxeari birak emango dizkiete eta LH eta DBHkoek, berriz, 700 metroko ibilbidea osatu beharko dute, aurreko ibilbideari Kale Nagusia gehituz. Ikasleek zikloka egingo dute korrika, 10-15 minutuko txandatan.