Print this page
UEUko udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik
26
Mai
2023

UEUko udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Udalak Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartzea diruz lagunduko die herritarrei

 

Martxoaren 17an argitaratu ziren Gipuzkoako aldizkari Ofizialean Legazpiko udaleko Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak.

 

Horien arten, Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetara edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara joateko diru-laguntzak daude.

 

Dagoeneko zabalik dago Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea. Jardunaldi, topaketak zein tailerrak egingo dira Bilbon, Eibarren, Tolosan, Errenterian, Usurbilen, Iruñean, Gasteizen zein Baionan.

 

Informazio gehiago: https://www.ueu.eus/