pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzeko asmakizunaren erantzuna: egon
02
Eka
2023

Maiatzeko asmakizunaren erantzuna: egon

Aurten esaera zaharrei eman diegu lekua urteko egutegian lehiaketarako, esaera zaharrak ezagutzera emateko eta erabilera sustatzeko

 

DAGOENEAN BON-BON, EZ DAGOENEAN EGON.

 

Ez dakigu bon-bon horrek zer adierazi nahi duen zehazki, baina argi dago zerbait oparoa, gozoa, gozagarria ekartzen digula gogora. Eta ez dagoenean? Bada, lasai hartu eta EGON. Horixe zen maiatzeko esaeraren erantzuna, hain zuzen ere: EGON. Eta maiatzeko irudian halaxe ikusi dugu jendea, belarretan jan eta lo, lasai arraio, Unean unekoa gozatuz. Bon- bon!

 

Jone Narbaiza bertsolariak zuzen heldu dio gaiari eta primeran azaldu du esaeraren zentzua.

 

Zerbait eskutan dugun aldiro,

Aupak! Bibak! oihukatu.

Kontrolik gabe xahutzen hasi,

Ta ohartzerako bukatu!

Eta orduan larritasunak

Kolpez harrapatzen gaitu.

Gertatzen zaizun hurrengorako

Honako hau gogoratu:

Ez dagoenean pazientziz hartu;

Dagoenean dosifikatu.

 

Hala izaten da, bai. Gerokoari begiratu gabe, askotan geroa kontuan izan gabe ere aupaka eta bibaka bizi dugu oparotasuna.

Ta bukatutakoan zer? Orduan hasten dira komeriak. Ohartutakoan ezin atzera buelta egin, eta aurrera jarraitu beharra izaten dugu.

 

Orduan sortzen zaizkigu larritasunak eta ezinegonak. Eta horren aurrean zer? Ba EGON besterik ez dugu. Eta hurrengoaren zain geratu? Oparotasuna noiz helduko zain egon? Bertsolariak hori baino aholku hobea eman digu; hitzez, musikaz, metrikaz eta kantuz

 

Bere bertso-lanaren ondoren, bertsogintzan aritzeko modu jakin bati buruzko azalpena ere eman digu Jone Narbaizak, puntutan edo puntuka ibiltzeari buruz, alegia, lagunartean, oso erabilia. Kasu honetan, bertsoa hainbat lagunen artean osatzen da eta pertsona bakoitzak puntu bat (esaldi errimatua) eransten dio aurrekoak esandakoari. Horrela guztien artean osatzen dute bertsoa.

 

Ondoren, Jonek osatu duen bertsoa entzun dezakezue:

 

Albiste guztiak