Print this page
Argazki erakusketa Kultur Etxean
07
Eka
2023

Argazki erakusketa Kultur Etxean

Gorka Gomezen argazkiak ekainaren 9tik 23ra, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara

 
Ostiralean, ekainak 9, irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa aretoan Ikatza Argazkilari Elkarteko kidea den Gorka Gomez legazpiarraren argazki erakusketa. 
Gipuzkoa iluna jarri dio izenburua egileak ikusgai jarriko duen argazki multzoari, txuri-beltza izango baita erakusketaren ezaugarri nagusia.
 
Erakusketako argazkiak erosteko aukera ere eskainiko du egileak.
 
Kultur Etxeko erakusketa aretoan, ekainaren 23ra arte, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara.