pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Datorren larunbatean hasiko da Futbol 7 Txapelketaren VIII. edizioa
21
Mai
2015

Datorren larunbatean hasiko da Futbol 7 Txapelketaren VIII. edizioa

34 taldetan banatutako 424 jokalarik parte hartuko dute

Legazpiko Futbol 7 Txapelketa 2008an abiatutako egitasmo da, eta VIII. edizioa du aurtengoa. Datorren larunbatean, maiatzak 23, hasiko da, eta finala uztailaren 4an jokatuko da. Aurtengoan, 34 taldetan banatutako 424 jokalarik parte hartuko dute, eta horien artean, 65 jokalarik osatutako 5 neska talde izango dira.
 
Parte-hartzeak gora eta gora egin du hasierako urte hartatik; orduan, 20 taldek eman zuten izena. Eta iazkoa izan zen, hain justu, orain arteko urterik jendetsuena: 476 jokalarik parte hartu zuten, 38 taldetan banatuta.
 
Urtero bezala, gazteek bultzatutako txapelketa honi esker, giro ederra espero da uztailera bitarte Bikuñako futbol-zelaiaren bueltan.
 
Herriko eragileek emandako sariak
Handia izango da parte-hartzea, baina baita sarien zakua ere. Parte-hartzaile guztiek txapelketako elastikoa jasoko dute. Bestalde, lehen hiru sailkatuek, pitxitxiak eta Aiztonagako Tigreak KTEk eskainitako garaikurrak jasoko dituzte; txapeldunek Azpikoetxe jatetxeak eskainitako afariaz gozatuko dute, eta lehen bi sailkatuek Attikok eskainitako oparia jasoko dute. Pitxitxiarentzat, bestetik, Ibargutxi Kirolak dendak eskainitako oparia izango da, eta Aiztonagako Tigreak Ilintik eskainitako saria.
 

Albiste guztiak