pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzaren 30ean, irteera izango da haurrentzat, Mirandaolara, Sorgintxulorekin
21
Mai
2015

Maiatzaren 30ean, irteera izango da haurrentzat, Mirandaolara, Sorgintxulorekin

Parte hartu nahi dutenek hilaren 26ra arte eman ahal izango dute izena, ikastetxeetan

Legazpiko Udaleko Gazteria Sailak antolatuta, Haur Hezkuntzako 5. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek Mirandaolara irteera egiteko aukera izango dute, larunbatean zortzi, maiatzak 30, Sorgintxulo Aisia Taldearen eskutik.
 
Parte hartu nahi duten guztiak Mirandaolako pilotalekuan elkartuko dira larunbatean bertan, 17:00etan. Arratsaldea jolasean igaroko dute, eta euskararen erabilera bultzatzea izango da helburu nagusietako bat. Arratsaldeko 19:00etan amaituko da ekintza, Azokan. 
 
Parte hartu nahi dutenek hilaren 26ra bitarteko epea izango dute ikastetxeetan bertan izena emateko.
 

Kartela

 

Albiste guztiak