pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ekainaren 1ean hasiko dituzte Kale Nagusiko obrak
22
Mai
2015

Ekainaren 1ean hasiko dituzte Kale Nagusiko obrak

Galarazita egongo da aparkatzea zein zirkulatzea, baina udalak hainbat irtenbide proposatu ditu

Ekainaren 1ean, astelehena, Kale Nagusia oinezkoentzako bihurtzeko obrak hasiko dituzte.
 
Lanak Construcciones Moyua enpresak egingo ditu eta, gutxi gorabehera, 5 hilabete iraungo dute.
 
Obrak iraun bitartean, arreta-gune bat eta harremanetarako telefono zenbaki bat jarriko dira martxan, bizilagunek eta merkatariek euren zalantzak argitu ditzaten.
 
Zirkulazioari dagokionez, Kale Nagusia eta Nafarroa kalea itxita egongo dira. Zamalanak egiteko bakarrik irekiko dira, eta lan horiek horretarako egokituko diren guneetan soilik egin ahal izango dira, 07:00etatik 13:30era. Zehazki, hauek izango dira guneak: Kale Nagusia 1-3 eta BBVA, eta Kale Nagusia 25, Urola kaletik sartuta. Nafarroa kalean, berriz, gaur egun dauden zamalanetarako guneak mantenduko dira.
 
Aparkatzeko aukera Plazaolan
Obrak direla-eta, ekainaren 1etik aurrera ezingo da Kale Nagusian aparkatu. Plazaola kalean txandaka aparkatzeko plaza batzuk egokituko dira. Taxi geralekua, berriz, Plazaola kaleko 10. zenbakian egokituko da, Xarpot taberna parean.
 

Albiste guztiak