Print this page
Saskibaloi kluben topaketa igande honetan
07
Abe
2023

Saskibaloi kluben topaketa igande honetan

Domingo Agirre kantxan 10: 00etan

 

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak antolatuta eta ANDRAITZen laguntzarekin, abenduaren 10ean, igandean, saskibaloi kluben arteko topaketa bat burutuko da Domingo Agirreko kantxan.

 

Jardunaldia 10: 00etan hasiko da, lau partidu jokatuko dira eta azkena 12:15ean hasiko da.

 

Jardunaldi honetan Eibar, Deba, Bergarako taldeak eta ANDRAITZek hartuko dute parte.