pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Datorren ostegunean, Mikel Martinez aktoreak helduentzako ipuinak kontatuko ditu

Mintzalaguna egitasmoko ikasturte amaierako ekitaldia izango da, 20:00etan, Kultur Etxean

Legazpiko Udal Euskaltegiko Mintzalaguna egitasmoak ekitaldi bereziren batekin agurtzen du urtero ikasturtea. Aurten, Mikel Martinez aktorearen Denboraren korapiloak ipuin kontaketa saioarekin egingo du. Zehazki, helduentzako ipuinak izango dira, apropos-aproposak egitasmoan parte hartzen duten pertsonentzat.
 
Legazpiko Udalak eta ZingiZango Euskara Elkarteak eskuz esku antolatu dute saioa, eta zehazki, datorren ostegunean izango da, hilak 28, 20:00etan, Kultur Etxean. Hala, Mintzalaguna egitasmoko parte-hartzaileek ez ezik, gainerako legazpiarrek ere ateak irekita izango dituzte.

Albiste guztiak