pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udaleko Nerabeentzako Zerbitzuak udako ekintzak finkatu zituen

Besteak beste, Madrilera joango dira, uztailaren 6tik 8ra

Legazpiko Udaleko Nerabe Zerbitzuak maiatzaren 22an egin zuen urtean hirutan egiten dituen biltzar orokorretako bat, eta bertan proposatu zituzten udan gauzatu daitezkeen hainbat ekintza: besteak beste, hondartzara irteera; izozki, tortilla edo pintxo lehiaketa; mendira txangoa; gau-bela, etab. Aste honetan, ekintzen antolatzaileekin batera osatuko dute egutegia, eta xehetasun guztiak finkatu bezain pronto ezagutaraziko dituzte, nerabeek izen-emateak egin ditzaten.
 
Alabaina, dagoeneko finkatuta daukate uztailaren 6tik 8ra bitartean Madrilera egingo den irteera. Aurreikuspenen arabera, 36 gazte eta 3 hezitzaile joango dira. Hiru eguneko egitaraua ere zehaztuta dago, eta ekainaren 17an, 18:00etan, Gazte-txokoan, bilera egingo dute gazteen gurasoekin, Nerabeentzako Zerbitzua ezagutu eta irteeraren inguruko informazioa jaso dezaten.
 
Biltzarrean bertan, halaber, egindako asetasun inkesten emaitzen berri eman zieten nerabeei. Nerabeek eskatzen dute Gazte-txokoa larunbatetan ordu erdi gehiago irekitzea, eta ekipamenduari dagokionez, sofa gehiago jartzea, baita joko eta pelikula gehiago izatea ere.
 
Bestalde, ikasturte amaierarekin batera, ongietorriak eta agurrak nahasiko dira Nerabeentzako Zerbitzuan. Hala, hurrengo ikasturteko erabiltzaile berriek jada Nerabeentzako Zerbitzua ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, ekainaren 12an, ostirala, herriko bi ikastetxeetako LH-6. mailakoak
Gazte-txokora joango dira: 10:30ean Domingo Agirre ikastetxekoak, eta 11:30ean Haztegi ikastolakoak.
 
Hilaren 19an, ostirala, DBH-4. mailakoen txanda izango da. 16-18 urtekoen proiektuaren aurkezpena egingo zaie, eta ondoren, nerabe guztiek agurra egingo diete, disko-festa batean.
 
Bukatzeko, ekainaren 29tik 30era, 16-18 proiektuko parte-hartzaileek proiektu amaierako irteera egingo dute.

Albiste guztiak