Print this page
Txerri Festa Extremadurako erara
15
Urt
2024

Txerri Festa Extremadurako erara

Igandean, urtarrilak 21, Azokan

 

Igandean, urtarrilak 21, Azokako arkupeetan, “La Bellota” Zentro Extremeñoak Txerri Festa egingo du.

Extremadurako kulturan, eta gurean ere, hain sustraiturik dagoen ekintza hau legazpiar guztiei erakustea eta txerri hiltzearen ondorengo produktuak legazpiarrekin elkarbanatzea du helburu ekintza honek.

Goizeko lehen ordutik arituko dira elkarteko kideak lanean eta 11:00etatik aurrera txerriki eta “migak” dastatzeko aukera izango da Legazpiko Azokan.

 

Animalien babeserako legeak hala beharturik, gaur egun dagoeneko ez da lehen urteetan bezala Txerria bertan hiltzen, orain txerria kanalean irekita iristen da eta elkarteko kideek ahalik eta probetxu gehien ateratzeko lanetan aritzen dira: xerrak, urdaia, hirugiharra, gibela, txorizoa,... guztia extremadurako erara.