pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gazteentzako Informazio Bulegoak udako ordutegia izango du astelehenetik aurrera
29
Mai
2015

Gazteentzako Informazio Bulegoak udako ordutegia izango du astelehenetik aurrera

10:30etik 13:30era izango da

10:30etik 13:30era izango da, astelehenetik ostiralera; txartelak, berriz, arratsaldez egingo dira Kultur Etxeko harrera-gunean
 
Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 1, Gazteentzako Informazio Bulegoak ohiko ordutegia aldatu, eta udako ordutegia izango du, goizez bakarrik: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era. Eta ordutegi horixe izango du irailera bitarte, abuztuan etena eginda. 
 
Txartelak, berriz, Kultur Etxeko harrera-gunean egin ahal izango dira, 16:00etatik 20:00etara, urte osoan zehar. Uztailean, berriz, goizeko ordutegia izango du; hau da, 10:00etatik 13:30era, eta abuztuan ez da zerbitzurik eskainiko.
 
Kultur Etxean, hain zuzen ere, nazioarteko hainbat txartel egiteko aukera eskaintzen dute: Gazte-txartela, Nazioarteko Ikasle-txartela, Nazioarteko Irakasle-txartela, Nazioarteko Go-25 txartela eta Nazioarteko Aterpekide-txartela. Txartelen ezaugarriei, baldintzei eta eskaintzen dituzten abantailei buruzko informazio gehiago ikusteko, sakatu ondorengo loturan.

http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-801/eu/contenidos/informacion/viajes_descuentos/eu_7795/viajes_descuentos_e.html

 

Albiste guztiak