Print this page
Ikasleek Latxartegi parkean bildu dituzten zaborrak ikusgai egongo dira astebetez
02
Eka
2015

Ikasleek Latxartegi parkean bildu dituzten zaborrak ikusgai egongo dira astebetez

Legazpiko Udalak duela lau urte ekin zion egitasmo honi, kaleak zenbat zikintzen ditugun ohartarazteko

Haztegi Ikastolako DBHko ikasleek Latxartegi parkea garbitu dute, astebetean garbitu gabe egon ondoren. Lurreko zein zaborrontzietako hondakinak jaso, eta alderatu egin dituzte, eta bildutakoa ikusgai izango da, parkean bertan, astebetez.
 
Jasotako hondakinei erreparatuta, ikus daiteke oraindik ere litxarreria poltsa asko botatzen direla lurrera, eta ez zakarrontzira.
 
Legazpiko Udalak duela lau urte ekin zion egitasmo honi, kaleak zenbateraino zikintzen ditugun ohartarazteko eta nolabait herritarrak gaiarekin sentiberatzeko. Ibilbide honetan, Haztegiko ikasleak izan dira bidaide, beraiek arduratu baitira botatakoa biltzeaz, ikastetxean lantzen ari diren "Aste Solidarioaren" baitan.  
Eta Eskola Agenda 21en baitan, aurten ere, Legazpiko ikasleek hartutako konpromisoen artean dugu honako hau: “Ez dugu zaborrik, paperik edo txiklerik botako lurrera, eta dauden edukiontziak modu egokian erabiliko ditugu”.