Print this page
Antzerki programazioari hasiera emango zaio Latxartegi aretoan "OBSOLETUS" lanarekin
12
Ots
2024

Antzerki programazioari hasiera emango zaio Latxartegi aretoan "OBSOLETUS" lanarekin

Otsailaren 17an, larunbata, 19:30ean

 

Hilean antzerki saio bat egitea dugu helburu, maiatzera arte eta urritik abendura bitartean.

 

Anodino Teatroaren Obsoletus lanarekin jarriko dugu abian Latxartegi Aretoko antzerki denboraldia.

 

Hona momentuz lotuta dugun programazioa:

  • Otsailaren 17an, larunbata, 19:30ean OBSOLETUS, lokarturiko borrokentzako komedia soziala. Anodino Teatroaren eskutik. Aktoreak: Aiora Sedano, Aitor Fernandino eta Juanjo Otero. Zuzendaria: Pako Revueltas.

Obrari buruzko informazio gehiago

  • Martxoaren 16an, larunbata, 19:30ean: KANPORA SARTZEN. #zeharopositibo. Umorez beteriko kontakizun gordina. Txalo Produkzioaken eskutik. Aktoreak, Xabin Fernandez (bera da baita ere benetako historioaren protagonista) eta Intza Alkain dira. Zuzendaria: Aitziber Garmendia. Zuzendari laguntzailea: Sara Cozar.

 

  • Apirilaren 13an, larunbata, 19:30ean: BAGINAREN BAKARRIZKETAK. Emakumeen sexualitateari buruzko "collage"a. Txalo Produkzioaken eskutik.

Egilea: Eve Ensler. Aktoreak: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia eta Intza Alkain. Zuzendaria: Begoña Bilbao. Zuzendari laguntzailea, Martin Agirre.

 

Otsailaren 17ko Obsoletus lana ikusteko sarrerak on-line eros daitezke dagoeneako.

Sarrerarik geratzen bada, otsailaren 17an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.

Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.

Erosi zure sarrera