pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

'Ondarea bertatik bertara' Legazpin
04
Eka
2015

'Ondarea bertatik bertara' Legazpin

Gure lurraldeko altxorrak ezagutzeko egitasmoa Legazpira iritsiko da igandean, ekainak 7

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, gure lurraldeko altxorrak ezagutzeko asmoz Gipuzkoako hainbat herritan egingo den 'Ondarea bertatik bertara' egitasmoaren bigarren saioa ere Legazpira iritsiko da.
 
Ekainaren 7an, igandea, 12:30ean, San Migel Galdategia eta lantegiko Memoria Historikoa. Gipuzkoako Ondare Industriala egitasmoa gauzatuko dute. Gaur egun Euskal Burdinaren Museoa den lantegiaren historia ezezaguna azalduko dute; eta halaber, Lan Munduaren Memoria Historikoan oinarritutako bideo emanaldia eskainiko dute.
 
Jarduera elebitan izango da, eta 2,5 €-ko prezioa izango du. Talde mugatuak direnez, aldez aurretik hartu behar da txanda (gutxienez egun bat lehenago), Mirandaolako Turismo Bulegora bertara joanda,  943730428/943731895 telefono zenbakietara deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzita.
 

Albiste guztiak