Print this page
Erakusketa: Jaietako Zapirako irudi eta jaietako egitarauen azalerako lehiaketetara aurkezturiko lanak
21
Ots
2024

Erakusketa: Jaietako Zapirako irudi eta jaietako egitarauen azalerako lehiaketetara aurkezturiko lanak

Otsailaren 23tik martxoaren 8ra, Kultur Etxeko Erakusketa gelan, astegunetan 17:00-20:00

 

Urte hasieran bi lehiaketa jarri ziren martxan:

1.- Jaietarako kaleratu nahi den Zapiko irudia aukeratzeko, bata

2.- Herriko jai nagusietako jai egitarauetako azala aukeratzeko, bestea

Lanak aurkezteko epea amaitu ondoren, otsailaren 23an jasotako lanak ikusgai jarriko dira Kultur Etxeko Erakusketa gelan martxoaren 8ra bitartean. Erakusketa astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara egongo da irekita.

 

Lan horien artean, jai-batzordeak aukeratuko ditu 2 lehiaketetako irabazleak.