Print this page
Datorren asteartean partaidetzako aurrekontuekin zer egin erabakitzeko bilera
04
Eka
2015

Datorren asteartean partaidetzako aurrekontuekin zer egin erabakitzeko bilera

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2 milioi euro emango ditu Urola Garaia hobetzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetza prozesu bat abiatu zuen, bere aurrekontuaren zati bat hainbat eskualdetan hobekuntzak egiteko erabiltzeko. Urola Garaia gure eskualdea hobetzeko, 2 milioi euro jarri zituen Foru Aldundiak herritarren esku.
 
Aurreko bilera batean, herritarrek euren iritziak eta proposamenak bota zituzten: 80 guztira. Orain, proposamen horietatik lehentasuna zeini eman erabaki beharko dute.
 
Horretarako, bilera izango da, datorren asteartean, hilak 9, 18:30ean, Uggasaren egoitzan (Muniategi Poligonoa, C bidea, 18. pabiloia), Urretxun.
 
Legazpiko Udaletik deia egin diete herritarrei, bilerara azal daitezen, eta hain garrantzitsua den erabakian esku har dezaten.
 

Kartela