Print this page
Hitzaldia: Diruaren kudeaketa
11
Mar
2024

Hitzaldia: Diruaren kudeaketa

Martxoaren 15ean, ostirala, 18:00etan, Brinkolako saloian

 

Brinkolako Arriurdin elkarteak urtean zehar auzoan bertan antolatuko dituen ekintzetako bigarrena izango da honako hau.

Luis Mari Murua legazpiarrak Diruaren kudeaketari buruz hitz egingo digu, era atsegin eta ez oso teknikoan, banku eta diruaren inguruko kontzeptuak errazago ulertu ahal izateko: herentziak, donazioak, bizum, on-line banka,…

Auzoko eta herriko jubilatu eta beren senideentzako izango da bereziki, baina interesa duen edonor ongietorria izango da.

 

“Diruaren kudeaketa” ikastaro hau Legazpiko edozein herritarri dago zuzenduta.