Print this page

Buruhandiak egiteko tailerra ekainaren 15 eta 19an

LEK Legazpiko erraldoien konpartsak antolatuta 15:30etatik 17:30etara

LEK Legazpiko erraldoien konpartsak buruhandiak egiteko tailerra antolatu du datorren ekainaren 15 eta 19rako, 15:30etatik 17:30etara, Urbeltz Pilotalekuko harmailen gaineko espazioan.

 

Lehen egunean buruhandiak egingo dira eta bigarrenean margotu. 10 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute.

 

Eraman beharreko materiala: Globo bat, globoa eusteko zapata kaxa bat, egunkari bat, arotz kola zuria eta nahasketarako ontzitxo bat, eta noski ez zikintzeko kamixeta zahar edo mantal bat. Tailerra doakoa da.