Print this page
Legazpin Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Eguna antolatzeko lehen bilera
11
Api
2024

Legazpin Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Eguna antolatzeko lehen bilera

Apirilaren 17an, 19:00etan, Kultur Etxean

 

Datorren apirilaren 17an, 19:00etan, Legazpiko Kultur Etxean, "Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Eguna" antolatzeko lehenengo bilera egingo da, Hotz elkartearen eta Legazpiko Udalaren eskutik.

"Aniztasunaren eta Bizikidetzaren Egun" horretan, janari-, artisautza-, jolas-, dantza- eta musika-postuak jartzea da gure asmoa, herrian elkarrekin bizi diren kultura guztiak irudikatuz.

Horrela, bilera honetara gonbidatzen zaituztegu ideiak partekatzeko eta denon artean egun polit bat antolatzeko.

 

Animatu eta parte hartu.