pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ostiraletik aurrera hamaika ekintza Hegialdeko jaietan
10
Eka
2015

Ostiraletik aurrera hamaika ekintza Hegialdeko jaietan

Besteak beste, buruhandiak, haur parkea, errondaila, paella jana, dantzak, magoa, goitibeherak eta asto lasterketa

Iristear daude auzoetako lehen jaiak, eta Hegialde Potxola ohi baino ederrago jantziko zaigu jai girorako. Urtero bezala, ezin konta ahala ekintza izango dira, haur, gazte zein helduen gozagarri.
 
Ostiralean, 19:00etan hasiko dituzte jai ofizialak, txupinazoarekin; nahiz eta aurretik egin dituzten hainbat ekintza, jaien aurretiko gisa. Egun berean, ere, txupinazoaren aurretik, haurrek Sorgintxuloko kideekin jolasean aritzeko aukera izango dute, 17:00etatik aurrera.
 
Atzetik etorriko dira, txorizo pintxoen dastaketa, buruhandi eta erraldoien kalejira, gurdi-poteoa, afari herrikoia eta Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua.
 
Paella, jolasak, dantzak eta bertsoak
Larunbatean, berriz, txistularien goiz deia, haur parkea, Kempo Kai arte martzialaren erakustaldia, Alaitasuna Errondailaren emanaldia, paella jana, Javier Moro magoaren ikuskizuna, haur jolasak, xake txapelketa, dantza emanaldia Korosti Dantza taldearen eta haren talde gonbidatuaren eskutik, Bixiolako gazta pintxoaren salmenta, bertso-triki poteoa, gastronomia lehiaketa, erritmo brasildarren dantzak, Governors taldearen kontzertua eta zezen mekanikoa.
 
Igandean, azkenik, goizean, meza, gasolinarekin dabiltzan auto gidatuen erakustaldia zein ikasketa tailerra, eta apar jaia; eta arratsaldez, goitibeheren erakustaldia, zumba dantzak, herri kirolak, asto lasterketa eta sabel dantza.
 
Hegialdeko jaietan, aurrenekoz, Junetorrik zerbitzu berezia eskainiko du. Goizez, 10:30etik 15:15era eta arratsaldez, 17:30etik 21:47ra, larunbatean zein igandean. Bi egunetan, autobusak ohiko ibilbidea egingo du.
 

Egitarau osoa ikusteko, sakatu hemen.

 

Albiste guztiak