Asteburu honetan Euskadiko Kadete eta Infantil mailako judo txapelketak aurrera eraman dira Erandion (Bizkaia), bertan Legazpiko judokak izan ditugularik; 10 kadetek eta 3 infantilek parte hartu dute.
Kadeteen kasuan hauek izan ziren parte hartzaileak eta lortutako dominak: Alfredo Suarez brontzea m -50kg kategorian; Unax Pereira brontzea m -73kg kategorian; Anderson Valbuena brontzea m -90kg kategorian; Xabier Parra 5. postua m -73kg kategorian; eta Urko Osinalde 5. postua m 55kg kategorian.
Gainontzekoek, hau da, Iñigo Arakama, Aiur Berastegui, Ibai Saralegi eta Aratz Maseda, parte hartu bazuten ere ez zuten emaitza aipagarririk lortu. Aurten, gure kadeteek Espainiako txapelketara joateko aukerarik ez dute izango, honetarako Euskadiko txapelketan lehenengo sailkatu behar baitzuten, hortaz animatu eta gogoz entrenatzen jarraitu ezazue!
Infantilen kasuan, Unax Larraza, Marcos Calvo eta Oier Astorquia sailkatu ziren Euskadiko Judo Jolasetan parte hartzeko eta bertan, Euskadin, honako emaitzak lortu zituzten: Unax Larraza urrea M -42Kg kategorian; Oier Astorquia zilarra M -60Kg kategorian; eta Marcos Calvo 5. Postua M -50Kg kategorian.
Beraz, Unax Larraza legazpiarra apirilaren 27an Iruñean (Pamplona) izango den Espainiako JUDO TXAPELKETARA joango da.
Zorionak!!