Print this page
Giro ederra aurreko asteburuan ospatutako Erdi Aroko Azokan
19
Api
2024

Giro ederra aurreko asteburuan ospatutako Erdi Aroko Azokan

Zizelkatutako Brunoren oparia jaso du Udalak

 

Eguraldia lagun, giro aparta egon zen asteburuan ospatu zen Erdi Aroko Azokan. Legazpiarrok, eta beste herri batzuetatik etorritako pertsona guztiek, Legazpi bete zuten ikuskizunez, musikaz, ipuinez eta postuez gozatu ahal izan genuen.

Oroitzapenerako, Alex Rueda artisauak azokan bertan harrian zizelkatu zuen Bruno erraldoiaren irudia geratzen zaigu.