Print this page
UZTALAI udaleku irekiak
25
Api
2024

UZTALAI udaleku irekiak

Zuzendariaren eta begiraleen behin-behineko zerrendak

 

Atzo goizean, UZTALAI udaleku irekietarako zuzendari, begirale eta zaintzako begirale gisa lan egiteko izena eman duten izangaiak aukeratzeko Epaimahaia bildu zen.

Hiru oinarrietan jasotako merezimenduak baloratu eta ezarritako baremoa aplikatu ondoren, behin-behineko zerrendak osatu dira.

Kontratatu beharreko begiraleen kopurua haurrak matrikulatzeko epea maiatzaren 19an bukatu eta haur-taldeak osatu ondoren jakingo da.

 

Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da datorren asteartean, apirilaren 30ean, aurkez daitezkeen alegazioak aztertu eta egon daitezkeen zalantzak argitu ondoren.

 

 Ikusi ZUZENDARIAren behin-behineko zerrenda

 Ikusi BEGIRALEen behin-behineko zerrenda

 Ikusi ZAINTZAKO BEGIRALEen behi-behineko zerrenda