pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Nerabe Zerbitzuak eskaintza oparoa izango du udan
12
Eka
2015

Nerabe Zerbitzuak eskaintza oparoa izango du udan

Ekainaren 17an hasi eta uztailaren 24ra bitartean, ekintza ugari antolatuko dituzte

Nerabe Zerbitzuak ez du etenik izango haur zein gazteek ikasturtea amaitzen dutenean; are gehiago, eskaintza ugaritu egingo da. Ekainaren 17an, izotz lehiaketarekin hasi, eta uztailaren 24an egingo duten agur bazkari-festara bitartean, hamaika ekintzaz gozatzeko aukera izango dute.
 
Gazte-txokoko sarrerako atea margotzea (ekainak 25 eta 26), DBHO-2koekin 16-18 proiektuaren agur ekintza (ekainak 29), Nerabe Zerbitzuaren txokoa (uztailak 3), Madrilera irteera (uztailak 6, 7 eta 8), Play Station 4arekin jolasean (uztailak 10), hondartzara irteera (uztailak 14), Gaubela (uztailak 16 eta 17) eta DBHO-1eko gazteek antolatutako haurrentzako tailerrak (uztailak 21). Eta Uztaila Kulturaleko egitarauaren barnean antolatutako ekintza: Zine Foruma, "Musarañas" filma ikusteko, uztailaren 22an.
 
Nahi adina ekintzetan har daiteke parte, baina horretarako, beharrezkoa da dirua eta gurasoen baimena eramatea Nerabe Zerbitzura. 
 

Ekintzei, baldintzei, prezioei eta ordutegiei buruzko informazio gehiago ikusteko, sakatu hemen.

 

Albiste guztiak