pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ekitaldi mordoxka Legazpin, San Juan bezperan, ekainaren 23an
16
Eka
2015

Ekitaldi mordoxka Legazpin, San Juan bezperan, ekainaren 23an

Armen Alardea eta San Juan Sua ekintza nagusiak
Datorren asteartean, ekainak 23, hainbat eta hainbat ekintza izango dira Legazpin, San Juan bezperako ospakizunen baitan.
 
Arratsaldean, Armen Alardea. 19:00etan abiatuko dira Laubidetik, eta 20:15ean iritsiko dira Euskal Herria plazara.
 
Gauean, berriz, San Juan suaren bueltako jarduerak izango dira: 22:20an hasiko da jaia, txalapartariek toberaz eta txalapartaz egindako deiarekin.
 
22:30ean, sua piztuko dute, eta txistulariek San Juan zortzikoa joko dute; herritarrak, berriz, dantzan arituko dira. Atzetik, Bertso Olariak bertso eskolako kideen bertsoak izango dira entzungai. Eta, ondoren, herritar guztiek izango dute aukera Bedaioko ingurutxoa dantzan parte hartzeko.
 
Sua arintzen denean, inguruko hesiak kenduko dituzte, jendeak salto egin dezan.
 
Amaitzeko, erromeria izango da, txistulariak eta trikitilariak tartekatuz. Besteak beste, ikastaroan ikasitakoak dantzatzeko aukera egongo da.
 
Udalak deia egin du tentuz ibiltzeko suarekin, eta jendeak ez ditzala piztu suak han-hemenka, nork bere kasa.
 

Albiste guztiak