Print this page
Gobernu Talde berriak udaletxeko balkoiko pankartak kendu ditu
18
Eka
2015

Gobernu Talde berriak udaletxeko balkoiko pankartak kendu ditu

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak agindu du “Presoak Etxera” pankarta kentzeko

EAEko Auzitegi Nagusiaren epai batek "Presoak Etxera" aldarrikapena egiten duen pankarta kentzeko agindu zuen. Epai hori betetzeko, balkoitik pankarta kendu berri dute. 2012tik datorren auzia da hau; izan ere, urte horretan, Estatuko Administrazio Orokorrak Legazpiko Udalaren aurkako salaketa jarri zuen, udaletxeko balkoian 'Presoak Etxera' pankarta jarrita izateagatik. 2014an, EAEko Auzitegi Nagusiak aintzat hartu zuen Estatuko Administrazio Orokorraren errekurtsoa, eta Legazpiko Udalari eskatu zion bakoitik pankarta kentzeko.
 
Era berean, “Euskaraz bizi nahi dugu” dioen oihala tokiz aldatzea erabaki dute, eta udaletxearen sarreran jartzea.