pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gaur, bihar eta etzi alerta egoeran egongo gara, eguraldi beroengatik
29
Eka
2015

Gaur, bihar eta etzi alerta egoeran egongo gara, eguraldi beroengatik

Toki freskoetan egotea eta ur asko edatea gomendatzen dute

Larrialdiei Aurre Egiteko eta  Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, gaur astelehena, hilak 29, bihar asteartea eta etzi asteazkena, alerta egoeran egongo gara tenperatua altuengatik.
 
Gaur, astelehena, abisu horia dugu muturreko tenperaturengatik. Arriskua moderatua izango da; orokorrean, biztanleentzat ez da arazorik izango, baina bai zenbait jarduera egiteko.
 
Bihar eta etzi, ordea (alegia, asteartea, hilak 30, eta asteazkena, uztailak 1) alerta laranja izango dugula dago aurreikusita, tenperatura oso altuengatik eta iraunkorrengatik. Alerta laranjan, meteorologiari dagokionez, arazo nabarmenak izaten dira. 
 
Horregatik guztiagatik, Legazpiko Udalak herritarrei jakinarazi nahi die egingo duen beroa dela tarteko, komenigarria dela toki freskoetan egotea eta ur asko edatea; bereziki haurrek eta adineko pertsonek.
 

Albiste guztiak