pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Natalia Villacortak irabazi du Udalaren egutegiarekin lotutako ekaineko zozketa
06
Uzt
2015

Natalia Villacortak irabazi du Udalaren egutegiarekin lotutako ekaineko zozketa

50 euro herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko

50 euroko saria eramango du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko
 
Iazko egutegiko zozketak izandako arrakasta aintzat hartuta, aurtengoan ere bide beretik jarraitzea erabaki du Udalak. 2015eko egutegiko gai nagusia gure udalerrian zerbitzua eskaintzen urteak eta urteak daramatzaten saltokiak dira. Eta hilabetero, horiekin lotutako galderaren bat egingo da. Erantzuna egutegian bertan aurkitu daiteke, eta web orriaren bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda parte hartu ahal izango da.
 
Dagoeneko egin dute urteko seigarren galderari dagokion zozketa; alegia, ekainari dagokiona. Hauxe zen galdera: Nori tokatuko zaio oraingo honetan saskia? Angulak dastatzeko irrikaz nago! Erantzun zuzena, hain justu, Gurrutxaga taberna da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Natalia Villacorta izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko jatetxeren batean otordu batez gozatzeko. 
 
Aurten, dena den, galderak ez daude egutegian adierazita; www.legazpi.eus webgunean jarriko dituzte hilabeteak etorri ahala. Hauxe da uztailari dagokion galdera: Honako honek aurten urrezko ezteiak ospatuko ditu. Nor da?
 

Albiste guztiak