Aurten, Erreka Egunaren hogeigarren edizioa antolatu dugu. Jarduera hori urtero antolatu dugu 2004az geroztik, 2020an izan ezik, urte horretan ez baitzen egin pandemiagatik.
Hemen 2024ko Erreka Eguneko datuak:
- 65 legazpiarrek hartu zuten parte.
- 122 kg hondakin bildu zituzten. Kontuan izan behar da, 2021az geroztik, Legazpiko Udalak ibaia modu profesionalean garbitzen duela urtean bitan.
- Aste honetan, bildutako hondakinak ikusgai egongo dira plazan, gehienbat hondakin plastikoak.
Hemendik ESKERRAK eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei eta Haztegi ikastolari, Domingo Agirre eskolari eta Udal Nerabeentzako Zerbitzuari.
Baita aipamen berezia egin nahi diegu Katagorri elkarteari, urtero hamaiketako goxoa prestatzen laguntzen dutelako, eta Elustondo anai-arrebei trikitixa eta pandero doinuaz giroa alaitzen dutelako.
Erreka Eguna 2004an sortu zen. Eskolako Agenda 2030eko ikasleen proposamena izan zen, ibaiaren ekosistema zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzeko.
Urte osoan zehar ere kontzientziatzeko baliagarria izatea espero dugu.
Datorren urtean ikusiko dugu elkar!