Bihartik aurrera eta datorren urtera arte itxita egongo baita. Hurrengo egunetan mantentze-lanak egingo dira eta jolas-elementuak desmuntatu.
Uztailaren hasieratik irekita egon den aisialdi guneak harrera aparta izan du bere lehenengo denboraldian. Hasiera guztietan bezala, zailtasunak izan dira instalazioaren funtzionamendu egokia lortu arte eta, alde horretatik, eskertu egin behar da herritarrek erakutsitako ulermena.
Bestalde, azpiamarratzekoa da, ur parkea eraikitzeaz gain, inguruan beste hobekuntza jarduekta batzuk ere egin dituela Udalak: haur-parkea konpontzea, irisgarritasuna hobetzeko esku-bandak ezartzea, behin-behineko komuna jartzea eta garbiketa-aldiak areagotzea.