pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bozketan garbi ez jokatzeagatik, Artzain Eguneko kartel irabazlea batzordeak aukeratuko du
08
Uzt
2015

Bozketan garbi ez jokatzeagatik, Artzain Eguneko kartel irabazlea batzordeak aukeratuko du

Bozketan irregulartasunak hauteman dituzte antolatzaileek

Gipuzkoako Artzain Egunaren 25. urteurrenaren  harira Gipuzkoako Artzain Eguneko batzordeak antolatutako kartel lehiaketan, herritarrek aukera zuten aurkeztutako 28 lanetatik batzordeak aukeratutako 8 onenen artean gustukoena Internet bidez bozkatzeko.
 
Botoak emateko epea jada irekita zegoen, baina antolatzaileek irregulartasunak hauteman dituzte bozkatzeko moduan eta ondorioz, bozketa baliogabetzea erabaki du udalak. 
 
Beraz, Gipuzkoako Artzain Eguneko batzordeak berak aukeratuko du kartel irabazlea, eta uztaila amaieran emango du bere erabakiaren berri. Sarituak 500 € jasoko ditu.
 
Herritarrek 8 kartel hautatuak ikusteko aukera izango dute, bai Gipuzkoako Artzain Egunaren webgunean (http://www.gipuzkoakoartzaineguna.eus/kartel-lehiaketa), bai Dena 100era dendako erakusleihoetako batean, han ere ikusgai jarri baititu udalak, Dendak Aktibatu egitasmoaren osagarri.
 

Albiste guztiak