pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hil Arte Bizi. Heriotzaren aurrean ere, gure era
21
Urr
2024

Hil Arte Bizi. Heriotzaren aurrean ere, gure era

Heriotzaren inuguruan herritarrak antolatzeko tailerrak

 

Legazpin “Hil Arte Bizi” tailerrak aurrera eramango dira, herritarrak heriotzaren aurrean dituzten eskubideak ezagutu eta erabakiak hartzen laguntzeko helburuarekin. Gizarte Zerbitzuko Sailak egindako apustua dugu hau, egungo gizartean heriotzaren gaia naturalizatu eta gai honen inguruan herritarrak ahalduntzeko asmoz.

 

“Hil Arte Bizi” tailerrek heriotzaren aurrean herritarrek dituzten eskubideak ezagutzera eman, gogoeta bultzatu eta hartu ditzaketen eta hartzea komeni diren erabakiak hartzen lagunduko die, 4 tailerretako prozesu baten bidez. Modu errazean landuko dira gaiak.

 

Legazpiko Udalak antolatzen ditu tailer hauek, Gizarte Zerbitzuen bidez, gaia erraza ez dela jakin arren, herritarrek heriotzaren aurrean dituzten eskubideak ezagutu eta baliabideak eskuratzen laguntzeko apustua eginez. Egitasmoaren sortzailea eta tailerren bideratzailea Nere Erkiaga izango da,  Tanatologian, parte hartze dinamiketan eta kultur transmisioan aditua. 

 

“Tailer hauek bizi garen gizartean heriotzaren aurrean erabakitzeko eskubideak eta aukerak ditugulako egiten ditugu, eta hala ez egiteak kalteak ekarri dezakeelako. Heriotzari diogun beldurra zeharkatu daitekeelako. Eta heriotzaren inguruan naturaltasuna lortuz gero, hobeto bizi ahal delako”, dio Nere Erkiagak.

 

Aurkezpen hitzaldia: urriaren 22an, asteartea, 18:00etan, Kultur etxeko aretoa nagusian.

  • Tailerrentzako izen ematea: Urriaren 22tik 29ra, biak barne. Plaza mugatuak.
  • Eman izena formularioa betez
  • Udaletxean bertan, HAZ-en
  • Telefono bidez: 943 73 70 30

Tailerrak azaroan hasiko dira martxan.

  • Egunak: azaroak 5, 12, 19 eta 26.
  • Ordutegia: 17.30ean
  • Lekua: Kultur Etxeko Areto nagusian.
  • Prezioa: Doan.
  • Hizkuntza: Gaztelaniaz

Albiste guztiak