pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

Iker Piris & his Dual Electras
Romanticos.jpg
Ostirala Azaroak 26tik, , 19:00
Ostirala, Azaroa, 26 19:00
Musika

Iker Piris

Tolosan jaio zen 1979an eta gitarran hasi zen bere kabuz. Lagun batek lehen riffak eta generoko hiru disko erakutsi zizkion: Guitar Watsonen "Witchcraft", B.B. Kingen "Live at the Regal" eta Robert Crayren "false accusation". Gitarrari itsatsita egon da ordutik eta eszenatokien gainean 1997tik. 2009ko ekainean amaitu zituen ikasketak Musikeneko Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.
2009tik 2018ra bitartean, The Romanticos taldearen buru izan zen, eta hiru disko argitaratu zituen Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin: « My time » 2012, « Do it yourself » 2014, estudioan zuzenean grabatua, eta « Good Vibrations » 2017an, osorik jatorrizko kantuz osatua.
Gaur egun, indarra eta talentua batzen ditu Abdell B. Bop kontrabaxu jotzailearekin (Nico Duportal, Junior Watson, Lynwood Slim, Duke Robillard) eta Andy Martin bateria-jotzailearekin (Chris Ruest, Shawn Pittman) batera, Iker Piris & his Dual Electras proiektuan. 2019ko amaieran grabatu zuen bere lehen diskoa, « Electra » izenburupean, eta Nico Wayne Toussaint eta Greg Izor harmonizisten eta Víctor Puertasen laguntza izan du pianoan. Mike Maricondak nahastutako albuma El Toro Records zigiluak argitaratu du.
Blues akustiko primitiboaren zale amorratua da, eta 2019an bere bakarkako diskoa argitaratu zuen.
Mexikoko Zacatecas Blues, Corcegako Settembinu di Tavagna, Lleidako Blues Jaialdia, Les Rendez-Vous De L 'erdre en Nantes, Bourdeauxeko Relache Jaialdia, Hondarribia Blues Festival, Puente Genilgo Blues Jaialdia, Hinx Blues Festival, O Barcoko Blues Jaialdia, Sweet Cotton Festival de Burdeaux
Besteak beste, Chris Ruest, Paul Orta, Melvin Davis, Blas Picón eta beste artista batzuekin batera aritu da taula gainean, eta 2015ean blues akustikoari buruzko honako disko hau argitaratu zuen: « Heartbreackin men, soul » (Boston Jesse Dee), « The Velvelettes », « Kim Weston » (Motown zigilua), « Greg Izor », « José Ramírez Costa Rica », « Victor Puertas », « Sheilah Cuffy »...

 

Kokapena Latxartegi Aretoa
Sarrera doakoa espazioaren edukiera bete arte

Hurrengo ekintzak