pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

KIROLA ELKARREKIN JARDUNALDIKO X EDIZIOA
kirola-elkarrekin-2022-1000ppp.jpg
Igandea Martxoak 13tik, , 09:30 - 14:00
Igandea, Martxoa, 13 09:30 - 14:00
Kirolak

Martxoaren 13an KIROLA ELKARREKIN jardunaldia burutuko dugu Legazpin, beste urte batez.

Hau hamargarren edizioa izango da eta espero dugu 12 elkarteetako  430 kirolari inguru elkartzea zortzi kirol desberdinetan aritzeko: igeriketa, futbola, mendia, pala, bola jokoa, indoor zikloa, saskibaloia 3x3 eta zumba.

Eguneko egitaraua hau izango da:

  •  9:30  Legazpiko Udalak eta Atzegik bertaratutakoei ongietorria emango diete.
  •  9:45-10:00 Kirol jardueren hasiera:
    •      Futbola, Bikuñako futbol zelaian
    •      Saskibaloia, kiroldegiko kantxan
    •      Bola-jokoa, Mauleoneko bolatokian
    •      Igeriketa, igerilekuan
    •      Indoor zikloa, kiroldegian
    •      Zumba, kiroldegian
    •      Mendi martxa. Brinkola urtegiko igoko dira.
    •      Pala, pilotalekuan
  • 13:30  Amaiera eta agurra

Aurten, aurrekoetan ez bezala, ez da bazkaria egingo, parte-hartzaileen arteko kontaktu estuenak ahalik eta gehien saihesteko.

 

Hurrengo ekintzak