pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

Haurren Marrazki Lehiaketa.
KARTELA 2022.jpg
Larunbata Maiatzak 07tik, , 10:00 - 13:00
Larunbata, Maiatza, 07 10:00 - 13:00
Haurrak

Honako oinarrien arabera egingo da:

Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera maiatzaren 7rako herri mailako XIX. marrazki lehiaketarako deia egiten du.

 

1.     PARTAIDEAK

Hiru maila bereziko dira:

A/ Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila.

B/ Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila.

D/ Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila.

 

2.     GAIA:

A eta B mailakoak: irudimenezko gai libre bati buruz egingo dute marrazkia. Gainerakoei gaia ezarri egingo zaie lehiaketa hasteko unean.

 

3.     ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK

Lapitza, margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira. Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak.

Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik.

Debekatuta dago erregela erabiltzea.

 

4.     EPAIMAHAIA

Elkarte antolatzaileak izendaturiko partaideek osatuko dute.

 

5.     SARIAK

Hiruna sari sorta banatuko dira. Sari banaketa maiatzaren 10ean, 19:00etan egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Kultur Etxean, maiatzaren 11tik-20ra.

 

6.     LEKUA EGUNA ETA ORDUA

Lehiaketa maiatzaren 7an izango da eta goizeko 10:00etan hasiko da Kultur Etxean. Parte hartzaileek lanak egun bereko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte toki berean.

 

7.     OHARRAK

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.

Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.


 

 

Kokapena Kultur Etxea eta Kalea

Hurrengo ekintzak

Ig Api 07 @17:00 -
ZINEA: Beneton familia
Ig Api 14 @17:00 -
ZINEA: Johnny Puff: Misio ezkutua
Az Api 17 @18:00 -
IPUIN KONTAKETA
Ig Api 21 @17:00 -
ZINEA: Emma eta jaguar beltza