pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

Bidaia on Amona Braulia
2022-02-10_jazzbana_ensemble_bidai_on_amona_braulia.jpg
Igandea Azaroak 13tik, , 12:30
Igandea, Azaroa, 13 12:30
Musika

Azaroan Musika 2022

Heldu, gazte eta haurrentzako antzerki musikala.

Bidaia on, amona Braulia-k musika modernoaren historia kontatzen du, duela 100 urte baino gehixeago New Orleansen estiloarekin hasi zenetik 50eko hamarkadako Bebop generoraino.

Sarahk, bere protagonistak, bere amonaren egunkaria irakurriko digu, Estatu Batuetara bidaiatu zuen bateria-jotzailea, musikaren historiako une errealak birsortzen eta bandarekin modu didaktiko eta dibertigarrian antzezten.

Bidaia on, Amona BrauliaJazzbana Ensemble konpainiaren lehenengo lana da. 2021ean sortu zuten taldea eta emanaldi honetan Irati Bilbaok, Oskar Lakunzak (saxofoia eta pianoa), Iñigo Cuencak (tronpeta), Alvaro Zarzuelak (tronboia, helikoia eta pianoa), Aritz Luzuriagak (kontrabaxua, perkusioa eta gitarra) eta Rakel Arbeloak (bateria eta perkusioa) osatzen dute taldea.

Sarrera doan, tokiak bete arte. Aretoko ateak 12:00etan irekiko dira.

 

 

 

Kokapena Latxartegi Aretoa