pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

OPERA DVD-AN: Simon Boccanegra
Kartela.jpg
Asteazkena Abenduak 21tik, , 18:30
Asteazkena, Abendua, 21 18:30
Zinea / Ikusentzunezkoa

"Simon Boccanegra" (Giuseppe Verdi) operaren bigarren zatia DVDan

 

FITXA TEKNIKOA

Melodrama da eta lau zati ditu: hitzaurrea eta hiru ekitaldi. Libretoa Francesco Maria Piaverena da eta Giuseppe Montanellik hainbat ekarpen egin zituen. Antonio Garcia Gutierrez dramaturgo espainiarrak 1843an izen berekin idatzi zuen draman dago oinarrituta. Lehen aldiz 1857ko martxoaren 12an eskaini zen Veneziako La Fenice antzokian eta ez zuen arrakasta handirik lortu. Urte askoren ondoren, Arrigo Boitok eta Verdi berak testua eta musika berrikusi zuten eta bertsio berri bat egin. Bertsio berri horrek arrakasta lortu zuen eta hori da ordutik hona antzezten dena. Bigarren estreinaldia 1881eko martxoaren 24an izan zen Milango Scala antzokian.

 

IRAUPENA: 171 min.

 

PERTSONAIAK

Simon Boccanegra (Plácido Domingo)

Kortsarioa eta, beranduago Genoako Doge 

Tenorea

Amelia Grimaldi (Marina Poplavskaya)

Simon Boccanegraren alaba

Sopranoa

Jacopo Fiesco/Andrea Grimaldi (Ferruccio Furlanetto)

Genoako noblea

Baxua

Gabriele Adorno (Joseph Calleja)

Genoako zalduna eta Amelia maite duena

Tenorea

Paolo Albiani (Jonathan Summers)

Bitxigile, kortesano eta Dogoaren begikoa

Baritonoa

Pietro (Lukas Jakobski)

Genoako lider herrikoia

Baxua

 

Orchestra of the Royal Opera House and Royal Opera Chorus

Zuzendaria: Antonio Pappano

 

Kokapena Kultur Etxeko Areto Nagusian