pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

GABON IRUDIEN MARRAZKI LEHIAKETA
Kartela eus.jpg
Larunbata Abenduak 17tik, , 10:00 - 13:00
Larunbata, Abendua, 17 10:00 - 13:00
Haurrak

Abenduaren 17an, larunbata, goizeko 10:00etan egingo da Kultur Etxean (marrazketa geletan egingo dira lanak), herriko lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduriko lehiaketa hau. Arkatza Elkarteak sustaturiko ekitaldia da. 6 mailatan banatuko dira parte hartzaileak, eta maila bakoitzeko sari bat emango da. Sari banaketa, abenduaren 20an, 17:30ean, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

OINARRIAK

Legazpiko Arkatza Elkarteak ondorengo oinarri hauen arabera abenduaren 17an, Kultur Etxean egingo den Gabon Irudi lehiaketarako deia egiten du.

 

1. PARTAIDEAK:

Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleakparte hartu ahal izango dute. Sei maila bereziko dira, kurtso bakoitzeko bat.

 

2. GAIA:

Gaia GABONAK izango da maila guztietarako.

 

3. ERABIL DAITEZKEEN BALIABIDEAK

Lapitza, lapitz margoak edo arkatz ziriak erabili ahal izango dira, eta baita bestelako apaingarriak ere (kotoia, brilantina,…). Partaideek ekarri beharko dituzte lanerako tresnak. Orriak eta azpiko euskarriak antolatzaileak banatuko dituzte lehiaketa hasi aurretik. Debekatuta dago erregela erabiltzea.

 

4. EPAIMAHAIA

Arkatza Elkarteko kideek osatuko dute.

 

5. SARIAK

Kategoria bakoitzeko sari bat banatuko da. Sari banaketa abenduaren 20ean, 17:30ean egingo da Kultur Etxeko Areto Nagusian. Irabazleen lanak ikusgai egongo dira gabonetan, Kultur Etxean bertan.

 

6. LEKUA EGUNA ETA ORDUA

Lehiaketa abenduaren 17an izango da Kultur Etxeko marrazketa geletan. Goizeko 10:00etan hasiko da eta 13:00ak baino lehen bukatu eta entregatu beharko dituzte lanak.

 

7. OHARRAK

Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak izango dira eta oinarri hauen osagarri gisa sortu daitezkeen beste puntu guztiei buruzko erabakia antolatzaileen eskuetan geratzen da.

 

Parte hartzaileek derrigor onartu beharko dituzte emandako jarraibideak.

Kokapena Kultur Etxea

Hurrengo ekintzak