pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

OPERA DVD-AN: Il Prigioner Superbo / La serva padrona
kartela 2023.jpg
Asteazkena Otsailak 08tik, , 18:30
Asteazkena, Otsaila, 08 18:30
Zinea / Ikusentzunezkoa

G.B. Pergolesiren Il Prigioner Superbo eta La serva padrona operak DVDan. 1. zatiaren emanaldia.

 

IL PRIGIONER SUPERBO - FITXA TEKNIKOA

Il prigioner superbo (euskaraz, Gatibu harroputza) hiru ekitaldiko opera serioa da. Musika Giovanni Battista Pergolesirena eta libretoa Gennaro Antonio Federico italiarrarena, Gaspariniren La fede tradita e vendicata operarako Francesco Silvanik egin zuen libretoan oinarrituta. 1732ko urte bukaeran Napoli hirian izan zen lurrikararen ondoren, 1733ko inauteriak bertan behera geratu ziren eta Pergolesi musikariari Elisabetta Cristina Habsburgo enperatrizaren urtebetetzerako opera serioa egin zezala eskatu zioten. Opera hori 1733ko irailaren 5ean eskaini zen lehenengo aldiz Napoli hiriko San Bartolomeo antzokian eta urrian ere eskaini zen. Operan, Metalce godoen erregearen eta Viridate Danimarkako printzearen arteko lehia kontatzen da, Rosmene (Norvegiako printzesa zeinaren aita Metalceren gatibu den) printzesaren eskua lortzeko. Obra hori laster izan zen ahaztua, baina ez atsedenean antzeztu zen intermezzo komikoa, La serva padrona, bera bakarrik eskaini zenean izugarrizko arrakasta lortu zuena.

 

IRAUPENA: 125 min.

 

PERTSONAIAK

Ericlea (Ruth Rosique)

Metalceren emaztegaia / Novia de Metalce

Sopranoa

Metalce (Marina de Liso)

Godoen erregea / Rey de los godos

Kontraltoa

Micisda (Giacinta Nicotra)

Ericlearen maitalea / Amante de Ericlea

Sopranoa

Rosmene (Marina Rodríguez Cusí)

Sostrateren alaba / Sostrateren alaba

Kontraltoa

Sostrate (Antonio Lozano

Norvegiago erregea / Rey de Noruega

Tenorea

Viridate (Marina Comparato)

Danimarkako printzea / Príncipe de Dinamarca

Sopranoa

 

Accademia Barocca de I Virtuosi Italiani

Zuz.: Corrado Rovaris

 

G. B. Pergolesi Antzokian (Jesi - Italia) grabatua, 2009/2011

 

 

LA SERVA PADRONA - FITXA TEKNIKOA

La serva padrona (euskaraz, Neskame ugazabandrea) opera komikoa da. Musika Giovanni Battista Pergolesirena da eta libretoa Gennaro Antonio Federicorena, Jacopo Angello Nelliren antzerki-lan batean oinarrituta. Operak 45 minutuko iraupena du eta, hasiera batean, Il prigioner superbo opera serioaren atsedenean eskaini zen eta biak batera estreinatu ziren 1733ko irailaren 5ean. Il prigioner superbo operak ez zuen arrakastarik lortu baina La serva padrona operak bai eta, beraz, gero bera bakarrik eskaintzen hasi zen eta hori da Pergolesiren lanetatik eskaintzen den bakarra. Pergolesi “Italiako Mozart” gisa da ezaguna, gazte hasi zelako eta bere musika erakargarria, xumea, bizkorra eta ederra delako. La serva padrona opera motzarekin opera nagusiarekin baino arrakasta handiagoa lortu zuen. Bere ospea Europa osora zabaldu zen eta ospea izaten jarraitu zuen hurrengo urteetan ere. Atsedenerako prestatutako operaren garrantzia ezin da ukatu. Genero komikoaren (opera bufa) lehenengo obra maisutzat hartzen da. La serva padrona obra paradigmatikoa da eta musika barrokoari musika klasikoari bidea eman zionean kokatzen da. Garrantzi handia lortu zuen eta, denborarekin, bera bakarrik eskaintzen hasi zen.

Atsedenaldiko intermezzoak obra liriko txikiak ziren, ikuslea entretenitzeko egindakoak eta horregatik ziren komikoak; opera serioen atsedenaldietan eskaintzen ziren. Opera serioekin alderatuz gero, kamerako operak motzagoak dira eta forma musikalak elkar lotuta daude.

 

IRAUPENA: 53 min.

 

PERTSONAIAK

Uberto (Carlo Lepore)

Gizon zaharra / Un hombre viejo

Baxua

Serpina (Alessandra Marianelli)

Ubertoren neskamea / Doncella de Uberto

Sopranoa

Vespone (Jean Ménigue)

Ubertoren zerbitzaria / Sirviente de Uberto

Aktorea

 

Accademia Barocca de I Virtuosi Italiani

Zuz.: Corrado Rovaris

 

G. B. Pergolesi Antzokian (Jesi - Italia) grabatua, 2009/2011

 

Kokapena Kultur Etxeko areto nagusia

Hurrengo ekintzak