pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

3 Hilabetetarako 6 pertsonen kontratazioa enplegua sustatzeko planaren barruan (Bukatuta)

 

Izena emateko epea martxoaren 22an hasiko da eta apirilaren 6an bukatuko da.

 

1. Kontratazioak:

Legazpiko Udalak hiru hilabeteko lanaldi osoko 6 kontratazio egingo ditu. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duten pertsonak kontratatuko dira:

* Lorezaintzako 2 peioi.

* Askotariko eginkizunetarako 4 peoi.

 

2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:

Kontratatuko diren pertsonak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoak izango dira eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko dira. Halaber, lanpostuaren arabera, igeltserotzako edo lorezaintzako peoi gisa gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izan beharko dute.

 

 

Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoak izango dira:

 

a)    35 urteko edo hortik beherako langabeak.

 

b)    45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.

 

c)    55 urtetik gorakoak.

 

d)    Iraupen luzeko langabeak (iraupen luzeko langabeak dira Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurreko 18 hilabeteetan 12 hilabetez izena emanda egon direnak).

 

 

e)    Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,…).

 

 

Kontratatuko diren pertsonetatik % 30 diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak izango dira eta % 40 emakumezkoak.

 

Egingo diren kontratazioetatik % 15 Lanbiden izena emanda duten 55 urtetik gorako pertsona langabetuentzako izango dira.

 

3. Kontratatuko diren pertsonak aukeratzea:

Kontratatuko diren pertsonak LANBIDEK aukeratuko ditu, aurreko atalean ezarritako baldintzak beteko dituzten eta lan egiteko berak aktibatutako enplegu-eskaintzetan izena emango dutenen artean.

Aukeraketa egiteko ondorengo baremoa erabiliko da:

-       Emakumea:3 puntu.

-       55 urtetik gora:6 puntu.

-       Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra:3 puntu.

-       Iraupen luzeko langabea:3 puntu.

-       Igeltserotzako/lorezaintzako peoi gisa eskuratutako esperientzia eskatutakoa (6 hilabete) baino handiagoa bada:6 hilabeteko puntu 1, gehienez 3 puntura arte (esperientzia 2 urtekoa edo gehiagokoa denean jasoko diren puntuak).

 

Izena emateko epea martxoaren 22an hasiko da eta apirilaren 6an bukatuko da.