pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

EKOSCAN

Legazpiko Udala 

EKOSCAN ZIURTAGIRIA 

lortu duen lehenetariko bat da. Bi ataletan lortu du, udal bulegoak eta obretako brigada. Urtez urte zenbait hobekuntza lortzen dira.

 

 

Ekoscan araua ingurumena kudeatzeko sistematako bat da eta laguntza eskaintzen die enpresei eta udalei haien lan-prozesuetan ingurumen-egoera hobetzeko.

 

UDAL BULEGOETAKO EKOSCAN

  • Paperezko produktuen kontsumoa (folioak, koadernoak, karpetak...) murriztu dugu
  • Folioak eta argitalpenak klororik gabeko paper birziklatuarekin egiten ditugu.
  • Argindarraren kontsumoa %13 murriztu dugu.
  • Edalontzi berrerabilgarriei esker udal ekitaldietako hondakinak murriztu ditugu.
  • Erosketetan ingurumena errespetatzen duten produktuak lehenesten ditugu.
  • Udaletxean % 44 murriztu da argiztapenerako instalatu den potentzia elektrikoa.
  • Hondakinak murrizteko eskuak lehortzeko papera erabiltzeari utzi diogu
  • Batzar Aretoan, Alkatetzan eta Idazkaritzan kontsumo elektrikoa % 73 murriztu da LED argi berriak jartzearen ondorioz.
  • Bigarren solairuko bulegoetan zenbait erradiadore gehitu edota tokiz aldatzearen ondorioz dira. Hori dela eta espero dugu hurrengo negutan berogailu elektrikoen beharrik ez izatea, eta horrela kalefakzioko kontsumoa  % 67 murriztea bigarren solairuan.
  • Birziklapen tasa %99,45ean mantendu da.
  • Elektrizitate kontsumoa jaitsi da fotokopiagailuak gauean itzaltzeko  sistema automatikoa ezarri delako eta komunetako korridoreetan presentzia detektoreak jarri direlako.

  • Baxera berrerabilgarria erabiltzeagatik 106 kg plastiko ekidin dira herriko ekitaldi eta txosnetan.

  • Garbigunera eraman ordez, 35 ordenagailu eman dizkiogu gizarte enpresa batera berrerabiltzeko. Honela 245 kilogramo hondakin elektroniko  Garbigunean ez ustea lortu da.

  • Agortutako idaz materiala gaika biltzea, ondoren birziklatuak izateko.

Ikusi Udaletxearen Ingurumen konpromisoa

 

OBRETAKO BRIGADAREN EKOSCANA

 

  • Ur-pinturaren erabilera %36tik %63ra igo da.

  • Biltegiko elektrizitate kontsumoa %38 murriztu dugu.
  • Inausketa hondakinak %43 murriztu dira.
  • Bonbilla berri guztiak kontsumo txikikoak dira.
  • Patrizio Etxeberria kalean, Osasun-zentroko ingurunean eta Laubide kalean kale argiztapeneko efizientzia hobetu dugu.
  • Igogailuaren proiektuan energia kontsumoa eta argi-kutsadura murriztu ditugu.
  • 2013an kale argiterian 42.600 Kw eta 2.100 € aurreztu ditugu.
  • Inausketa hondarrak txikitzeko udalak erosi duen birringailuari esker txikitze lanetan 14.800 € aurreztu ditugu.
  • Kale argiterian egindako zenbait hobekuntza direla eta energia elektrikoaren kontsumoa % 14,16 murriztu da.
  • Bikuña-Motxorro, Guriditegi, Industrialdeako errotonda, Kale Nagusia (1go fasea) eta Santikutz kaleko (2. fasea) faroletako argindarraren kostea %71,4 murriztu da.
  • Auto-konpostajearen eta auzo-konpostajearen bidez konpost bihurtutako materia organikoa %26,56 igo da
  • Hainbat farola-buru aldatu eta koadro elektrikoak mantentzeko lanetan hobekuntzak egin ondoren, % 7,62 murriztu da energia elektrikoaren kontsumoa herri argiterian.

  • Inausketaren eta sega-lanen hondakinen % 100 berrerabiltzen da.

Ikusi Obratako Brigadaren Ingurumen konpromisoa.

 

Papera eta deribatuak

Legazpiko Udala irizpide ekologikoak kontuan hartzen dituen erosketa publikoko politika sustatzen ari da, papera eta deribatuak erosteko araudi bat prestatu duela.; Legazpiko Udalarentzat noski eta bere erakunde autonomoentzat (Euskaltegia eta Kiroldegia).

Administrazio Publikoek paper eta deribatu asko erabiltzen dute eta, ondorioz, horrek ingurumenean sortzen duen inpaktuaren arduradun dira; horiek murrizteko helburua du Udalak.


Betebeharreko baldintzak:

  • Papera %100 birziklatua izango da eta kontsumo-ondoko paper-zuntza %65 edo gehiago izango du.
  • Papera erabat klororik gabea izango da (TCF edo PCF).

Informazio gehiago lortzeko araudia eskuratzea komeni da.

blog comments powered by Disqus