Zer da Agenda 21?
Tokiko Agenda 21 pertsonen bizi kalitatea hobetzeko tresna da.
Hiru atal hauen arteko oreka lortu nahi du:
- gizarte ongizatea
- garapen ekonomikoa
- eta ingurumena zaintzea.
Arlo desberdinak ukitzen ditu: osasuna, ingurumena, hirigintza, mugikortasuna, etab.
Herrirako garrantzitsuak diren erabakietan herritarrek parte-hartzea bultzatzen du.
Zein da Legazpiren esperientzia Agenda 21ean?
- Hasierako konpromisoa 1998an hartu zuen Legazpiko Udalak,
iraunkortasunerantz abiatzeko Europako Hirien gutuna sinatu zuenean.
- 2015ean konpromiso hori berritu zuen
Compact of Mayors ekimenarekin bat egin zuenean.
- 2016an Legazpiko Udalak Euskal Adierazpena sinatu zuen
- Gaur egun Legazpi Agenda 21 bere 4. Plana kudeatzen ari da.
Plan horrek Legazpi Klima 2030 du izena.
Tokiko Agenda 21ari buruz gehiago jakiteko egin klik hemen