pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2020-6-23an irekiko dira Fitness eta padel

2020ko ekainaren 23an irekiko dira berriro jendearentzat Fitness Gela eta padeleko kantxak.

Kirol Atarian sartu

Irekieraren ezaugarri nagusiak honako hauek izango dira:

Fitness Gela:

    1. Fitness gelaren aforoa 20 pertsonara murriztu da. 16 pertsonek gune kardiobaskularra erabiliko dute: korrika egiteko zintak, bizikletak, eliptikak, etab., eta 4 pertsonek pisu libreko gunea: mankuernak, poleak, barrak, bankiak, etab.

    2. Fitness gelarako erreserba aldez aurretik egitea behar-beharrezkoa izango da. Egin erreserba hemen.

    3. Erreserba, Bikuña kiroldegiko abonatuak egin ahal izango dute soilik.

    4. 3 eguneko aurrerapenarekin egin ahal izango dira erreserbak. Beti ere,gehienez, egunean erreserba bat pertsonako.

    5. Erreserbaren iraupena ordubete eta 15 minutukoa izango da.

    6. Txandak honako hauek izango dira:

         1º txanda:          09:15 – 10:30

         2º txanda:          10:45 – 12:00

         3º txanda:          12:15 – 13:30

         4º txanda:          13:45 – 15:00

         5º txanda:          16:00 – 17:15

         6º txanda:          17:30 – 18:45

         7º txanda:          19:00 – 20:15

         8º txanda           20:30 – 21:45   

7. Bakoitzak erabilitako makinak eta tresnak garbitu eta desinfektatu beharko ditu erabilpenaren ondoren instalazioak jarritako tresnak eta produktuak erabiliz.

 

   8. Aldagelak irekita egongo dira baina ez erabiltzea gomendatzen da.

   9. Dutxak ezin izango dira erabili.

 

Padeleko kantxak:

   1. Padel kantxa bakoitzean, gehienez, 4 pertsona egongo dira.

   2. Padel kantxaren erreserba aldez aurretik egitea behar-beharrezkoa izango da.  Egin erreserba hemen.

   3. Erreserba, Bikuña kiroldegiko abonatuak egin ahal izango dute soilik.

   4. 3 eguneko aurrerapenarekin egin ahal izango dira erreserbak. Beti ere,gehienez, egunean erreserba bat pertsonako.

   5. Erreserba egiten duen abonatuak zinpeko adierazpena egin beharko COVID-19 kontrako neurriak beteko dituela aforoa eta aldentze sozialari dagokionez. Baita, berarekin batera jokatuko dutenak identifikatu beharko ditu.