pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Edizio berezia izango da, ez da Kalekoa izango

Arkatza Elkarteak, Legazpiko Udalaren laguntzarekin, antolatu du aurten ere,

baina edizio berezia izango da, ez da Kalekoa izango.

Arkatza Elkarteak, Legazpiko Udalaren laguntzarekin, "Joxe Martin Etxeberria" Pintura Lehiaketaren deialdia egin du. Aurten, Covid19k baldintzatuta, aire zabaleko XVIII. pintura lehiaketaren edizioa izan beharko lukeena, Pintura Lehiaketa bihurtu da, guztion segurtasuna bermatze aldera. Lehiaketa honako oinarri hauen arabera egingo da.

 

O I N A R R I A K

1.- PARTAIDEAK: Nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte lehiaketa honetan.

2.- GAIA ETA TEKNIKA: Lanaren gaia eta egiteko modua egilearen aukeran egongo dira.

3.- LANAK: Egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Behin lanak aurkeztu eta gero ezingo dira jaso Epaimahaiak bere erabakia hartu arte.
4.- FORMATUA: Pintura lanen neurria gehienez 130 x 97 cm-koa izango da.

5.- IDENTIFIKAZIOA: Lanak egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira, atzealdean lanaren lema adieraziz. Lanarekin batera eta kartazal itxi batean egilearen datu guztiak, telefono zenbakia, helbide elektronikoa (baldin eta erabiltzen bada), N.A.ren fotokopia eta lema adieraziko dira. Kanpoaldean berriro azalduko da lema hori.

6.- AURKEZPENA: Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidaliko dira, azaroaren 20ko eguerdiko 12ak baino lehen, honako helbide honetara:
Legazpiko Kultur Etxea. Latxartegi 3 .- PINTURA LEHIAKETA.- 20.230 LEGAZPI

7.- SARIAK: Honako sari hauek banatuko dira:
 1. saria : 500 €
 2. saria : 350 €
 3. Herriko lan onenari: 300 €

8.- Sariak eman gabe utz daitezke, Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute.

9.- EPAIMAHAIA: Epaimahaia antolatzaileek izendatuko dute eta bere erabakia aldaezina izango da.

10.- ERABAKIA HARTZEA: Epaimahaiaren erabakia Azaroaren 25ean emango da jakitera. Legazpiko udaleko web orrian ere azalduko da  www.legazpi.eus.

Sari banaketaLegazpiko Kultur Etxeko Areto Nagusian egingo da azaroaren 27an 19:00etan. Ekitaldian sarituak, eta saritu bakoitzeko 4 gonbidatu, baino ez dira onartuko.

 11.- SARITUTAKO LANAK: Saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira, eta argitaratu edo erakusteko eskubidea izango dute, beti ere egilearen izena aipatuz.

12.- ERAKUSKETA: Aurkeztutako lanak edo hauen artean Epaimahaiak aukeratzen dituenak urriaren 19tik 27ra  erakutsiko dira, Legazpiko Kultur Etxeko erakusketa aretoan.

13.- LANAK JASOTZEKO EPEA: Saritu gabeko lanak  abenduaren 21, 22, 23, 28, 29 eta 30ean jaso ahal izango dirra Legazpiko Kultur Etxean.

14.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiz onartzea dakar berekin. Oinarri hauetan agertu gabeko edozein ustekabetan antolatzaileek hartuko dute erabakia. Lanak ondo zaintzeko ahaleginak egingo dira; dena den, antolatzaileen errurik gabe lanen batek okerrik izanez gero, antolatzaileek ez dute horren erantzukizunik hartuko.

Ikusi oinarriak