
Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere, jolastu egin nahi dugu egutegia erabiliz. Eta euskara ardatz hartuta, hilean igarkizun bat proposatuko dugu eta Igarkizunarekin lotuta, euskararen inguruko hainbat kontu azalduko ditugu. Nola jolastuko dugu?
Hilabeteari dagokion argazkia izango duzue lagungarri batzuetan; eta beste batzuetan, agian, erantzunetik desbideratu egingo zaituzte. Baina beti izango dute zerikusiren bat. Pentsatu, eragin buruari eta BAIETZ ASMATU!
APIRILEKOA hauxe da:
Zer dela eta zer dela,
kenduaz hazi eta handitzen dena.
laguntza edo arrastoa (gazteleraz): "En el camino, los evitamos..."
Saria dendatako edo ostalaritzako erosketa-bonu bat da, edo "Bertatik-Bertara" produktu-saski bat, hilabete bakoitzeko parte-hartzaileen artean zozketatuko dena.
Udalak euskarazko asmakizunekin jolastera eta erantzuna bilatzera animatzen ditu legazpiarrak. Eman zure erantzuna formularioa betez